eu | es | fr | en

Guztion artean

2009-02-03 21:25:08
Mila esker. Mila esker erakutsi diguzuen babesagatik. Mila esker zuen parte-hartze aktiboagatik. Mila esker, benetan, guzti-guztiagatik.

Pasa den ostegunean aurkeztu genuen PuntuEus Elkartea eta euskararen beste olatu handi bat sortu zen. Bost egunetan 15.000 atxikimendu pertsonal baina gehiago lortu ditugu. Babes mezuak etengabekoak izan dira. Eta guztion artean lortu dugu. Eta, zinez, .eus lortzera bidean, oso garrantzitsua da atxikimendu kopurua ahalik eta handiena izatea.

Azken egunotan, beste behin ere, euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen konpromisoa agerian gelditu da eta babes horri esker, euskararen erronka teknologiko hau ere egi bilakatuko dugu. Guztion artean egin beharrekoa da eta guztiok proiektu honen parte sentitzea da gure nahia.

Hori horrela, barkamenak eskatu nahi dizkizuegu info@puntueus.org-ren bitartez gurekin harremanetan jartzeko ahalegina egin baina gure erantzunik jaso ez duzuenoi. Datozen egunotan izango duzue gure berri.

Gero eta gutxiago falta da. .eus domeinua gurekin izango dugu eta guztion lanaren fruitua izango da.