Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea nortasun handiko komunitatea da, errealitate historiko, linguistiko, kultural, sozial eta politikoa duena. Euskara da, gure komunitatearen hizkuntza, komunitatearen beraren oinarria. Euskal kultura, berriz, euskararen adierazpen soziala da.
Euskara da, Iberiar Penintsulan bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da. Munduaren luze zabalean, hizkuntzalari asko saiatu dira haren jatorria zehazten, baina hizkuntza bakartutzat hartzen da oraindik. Eta ezaugarri berezi horiekin eta eremu urriko hizkuntza izanik ere, euskarak eta euskal hiztunek garaian garaiko erronkei erantzuteko gaitasuna nabarmen erakutsi dute. Interneten ere, presentzia nabarmena du euskarak, euskararen ezagutza eta erabilera maila oinarri hartuta, hizkuntza guztien artean 38.a baita [
http://jcmc.indiana.edu/vol12/issue4/gerrand.html ].
Euskararen adierazpen sozialak, euskal kulturak, aurpegi asko ditu. 1545Ean lehen liburua [ Bernart Etxepare-ren 'Linguae Vasconum Primitiae' ] argitaratu zenetik, euskarazko literatura, bertsolaritza, euskal dantza, musika eta bestelako adierazpen guztien ibilbidea esanguratsua eta berritzailea izan da.
Internetek ere, adierazpen sozial horri bide ematen dio, izaera eta helburu ezberdineko komunitateei agerpen propioa eskaintzen baitie. Baina Interneteko edukiak ere gero eta anitzagoak diren garaiotan, hizkuntzak Interneteko komunikaziorako tresna nagusia izaten jarraitzen du.
Testuinguru horretan, euskararen Interneteko izanari, egungo existentziari, izena jartzea da .eus domeinuaren helburua. Hori lortu nahi du: EEKKren izena sortzeari, EEKKren existentzia bera berrelikatzeko.
Mugaz gaindiko komunitatea
Hiru milioi herritar biltzen dituen eremuan, ia 800.000 hiztun dituen hizkuntza da Euskara. EEKK, ordea, mugaz gaindiko komunitatea da. Guztira lau milioi pertsonak baino gehiagok eta ia 200 Euskal-Etxek osatzen dute EEKKren diaspora.
Mapa