Puntueus - euhttp://www.puntueus.org/rss/eu/2011-06-22T17:43:26+02:00Puntueusinfo@puntueus.orghttp://www.puntueus.org
Puntueus Atom Generator
/favicon.ico/img/logo_eugifPuntueus - Berriak - Noticias - Newshttp://www.puntueus.org/eu/berriak/2012-urtean-EUS-domeinua-eskatuko-dugu/2011-06-20T16:00:00+02:00Puntueushttp://www.puntueus.orgSingapur-en. Eta gaur, ekainak 20, domeinu berrien prozesuan inflexio-puntu bat suposatzen duen erabaki bat hartu du ICANNek: 2012ko urtarrilaren 12an lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko da [ gTLD, generic Top Level Domain ].
"Gaurko erabakiak Interneteko aro berri baten hasiera iragartzen duela" esan du Peter Dengate Thrush-ek, ICANNen Zuzendaritza Mahaiko lehendakariak. ICANNeko CEO Rod Beckstrom-ek berriz, "edozein hizkuntza eta idazkerako lehen mailako domeinu berriak eskatu ahal izango direla" azpimarratu du. Izan ere, domeinuen historian lehen aldiz, hizkuntza eta idazkera ezberdinetako domeinuak eskatzeko aukera irekiko da [ idazkera arabiarra edo txinatarra, esaterako ].
Gaurko erabakira iristeko bidea, ordea, luzea izan da. Lehen mailako domeinuak eskatzeko azken aukera 2004an ireki zen eta, azken zazpi urtetan, ICANN erakundea domeinu berriak eskatzeko politikak definitu eta hauen ebaluaziorako irizpideak zehazteko eztabaida prozesu batean murgilduta egon da. Prozesu hori gertutik jarraitu du PuntuEus Elkarteak, eztabaidaren parte ere izanez. Baina ez dugu horren berri eman, ez baitugu .EUS domeinua eskatzeko data zehatz eta hain egiazkorik gaur arte ezagutu.
Hori horrela, orain arteko esperientziatik abiatuta, data zehatz honen gaineko ziurtasuna ez dugu %100ean kokatzen. Azken zazpi urtetan ICANNek aurkeztu dituen datak ICANNek berak atzeratu ditu. Baina egia da eztabaida prozesuak inoiz baino fruitu gehiago eman dituela azken urtebetean eta horrek erakusten digula 2012ko urtarrilaren 12an domeinuak eskatzeko aukera kasik ziurra izango dela.
ICANNek egutegi zehatza du eskuetan: uztaila erdialdean Applicant Guidebook-aren azken bertsioa onartuko da [ hori da domeinuak eskatzeko bete behar diren baldintzen eta dokumentuen gidaliburua ]; abuztutik aurrera eta lau bat hilabetez, domeinu berriak eskatzeko prozesuaren irekieraren berri emateko mundu mailako komunikazio kanpaina jarriko dute martxan; eta, horren ondoren, 2012ko urtarrilaren 12an hasi eta apirilaren 12ra arte, lehen mailako domeinu berriak eskatzeko leihoa irekita mantenduko da.
PuntuEus Elkartea albiste honen zain egon da jaio zen egunetik. Hiru urte baino gehiago daramatzagu prozesua gertutik jarraitu eta bertan parte hartzen. Hiru urte horietan izaera, tamaina eta jatorri ezberdinetako 60 elkarte eta erakundek baino gehiagok egin dute bat PuntuEus Elkartean eta 26.500 atxikimendu pertsonaletik gora jaso ditugu gure webgunean.
Orain hilabete erabakigarriak datozkigu: eskatzen dizkiguten baldintza guztiak bete eta proiektuari benetako bultzada ematekoa. PuntuEus Elkarteak horretan jardun du eta .EUS eskatu eta lortzera bideratuko ditu bere indar guztiak. 2012arekin .EUS eskatuko dugu eta, nahiz eta eskatzeak bere onarpena bermatzen ez duen, ebaluazio fase osoaren ondoren, 2013a martxan egongo den .EUS domeinuarekin hasiko dugula sinisten dugu.]]>http://www.puntueus.org/eu/berriak/domeinu-berriak-eskatzeko-aukera-datarik-gabe-geratu-da/2009-11-11T23:06:00+01:00Puntueushttp://www.puntueus.orgICANN erakundearen 36. bilera egin zen Seul-en, urtero egiten dituzten hiru bileretatik azkena. Bilera horietan, domeinuak eskatu ahal izateko prozedurak, ebaluaziorako politikak eta onarpenerako irizpideak azaltzen dituzte eta eztabaidarako eta erabakiak hartzeko guneak dira.
Ezkerrean, Rod Beckstrom ICANNeko CEO/lehendakari berria eta, eskuinean, Peter Dengate Thrush, ICANNeko Board of Directors-eko lehendakaria. Iturria icannphotos [ CC BY-NC-ND ]
Azken urtetan, ordea, domeinu berriak eskatu eta martxan jarri ahal izateko prozesua atzerapen handiak jasaten ari da. Atzerapen horien arrazoi nagusia, domeinu mota guztiak eskatu ahal izateko aukera ireki nahi izatea da. Alegia, ICANNen asmoa, prozesu global bat irekitzea da, non edozein motatako domeinuak eskatu ahal izango diren, izan .music, .shop, .berlin, .innovate, .txina txineraz, .eus eta abar luze bat. Eta hain globala izate horrek, noski, prozesu osoaren definizioa konplikatzen du.
Arazorik handiena, zalantzarik gabe, 'Trademark Protection' deitzen diotena da, marken babesa helburu duena. Markak dira, hain zuzen, domeinu berriak eskatzeko aukeraren aurrean, oztopoak jarri eta presioa egiten ari direnak. Eta presio hori tarteko, azken urte osoan 2010eko martxoan eskatu ahal izango genuela esaten zigutenean, egun, domeinu berriak eskatzeko aukera datarik gabe geratu da. Alegia, une hauetan, ezin da jakin .EUS noiz eskatu ahal izango dugun.
Hizkuntza eta kulturen TLD guztiek batera eraman dugun euskarri komunikatiboa. [ CC BY-SA ] Deskargatu diptikoa.
Testuinguru horretan, gure aldetik, Seul-eko bileran .EUS eta, oro har, hizkuntza eta kulturen domeinuen defentsa egin genuen, irabazi-asmorik gabeko proiektu sozialak direla azpimarratuz eta atzerapenek eragin dezaketen kaltea salatuz. ICANNek oso positibotzat jo zuen eta, ildo horretan, ICANNen barruan zenbait domeinu lehenago eskatu eta onartzeko aukera ere mahaigaineratu da.
Baina, esan bezala, tamalez, ezin dugu datarik ziurtatu. Ez dakigu noiz eskatu ahal izango dugun eta, beraz, pazientzia lagun izan beharko dugu. Bitartean, noski, .EUS domeinua eskatu eta onartua izateko egin beharreko lanekin jarraitzen dugu.]]>http://www.puntueus.org/eu/berriak/zabaldu-mezua/2009-06-30T12:30:00+02:00Puntueushttp://www.puntueus.orgErakutsi zure babesa. PuntuEus Elkartea, berriz, hazi egin da eta 30 elkartekide ditu egun. Zabaldu mezua!!
[ Prentsa oharra ]]]>http://www.puntueus.org/eu/berriak/guztion-artean/2009-02-03T21:25:08+01:00Puntueushttp://www.puntueus.org
Pasa den ostegunean aurkeztu genuen PuntuEus Elkartea eta euskararen beste olatu handi bat sortu zen. Bost egunetan 15.000 atxikimendu pertsonal baina gehiago lortu ditugu. Babes mezuak etengabekoak izan dira. Eta guztion artean lortu dugu. Eta, zinez, .eus lortzera bidean, oso garrantzitsua da atxikimendu kopurua ahalik eta handiena izatea.
Azken egunotan, beste behin ere, euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen konpromisoa agerian gelditu da eta babes horri esker, euskararen erronka teknologiko hau ere egi bilakatuko dugu. Guztion artean egin beharrekoa da eta guztiok proiektu honen parte sentitzea da gure nahia.
Hori horrela, barkamenak eskatu nahi dizkizuegu info@puntueus.org-ren bitartez gurekin harremanetan jartzeko ahalegina egin baina gure erantzunik jaso ez duzuenoi. Datozen egunotan izango duzue gure berri.
Gero eta gutxiago falta da. .eus domeinua gurekin izango dugu eta guztion lanaren fruitua izango da.]]>http://www.puntueus.org/eu/berriak/puntueus-elkartearen-aurkezpena/2009-01-29T11:00:00+01:00Puntueushttp://www.puntueus.org
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak gure bizitzako esparru guztietara hedatu dira, zeharkako bilakatu dira. IKT euskararen erronka berrien ardatza dira. Arriskuz eta aukerez josita datozen erronkak. Euskara bezalako eremu urriko hizkuntzentzat ordea, arriskuak aukera bilakatzea ezinbestekoa da. Euskaldunok, beharrezkoa dugu teknologiak euskarara hurbiltzea, euskara teknologien bitartez munduratzea ahalbidetu behar dugun modu berean. Are txikiago izatera eraman gaitzakeenaz baliatzea da gure lana, ikusgarri bilakatu nahi bagara.
Zentzu horretan, euskara bezalako eremu urriko hizkuntzentzat, ateak irekiak ditu Internetek. Eta milaka euskaldunen parte-hartze aktibo eta konpromisoarekin, euskararen presentzia erreala bezain bizia da Interneten. Euskaraz bizi gaitezke eta euskaraz bizi behar dugu sarean, euskara bizi dadin.
Euskarak beraz, Interneteko espazio birtualean bere espazioa, izan, badu. Baina izanari izena jarri nahi diogu. Existitzen den euskarazko Internet horri, Interneteko Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitateari, ikur bat sortu nahi diogu. Sinbolo bat. Izen bat. Interneteko sareen sarean, euskara eta euskal kultura identifikatzeko balioko duen izen bat. Euskararen presentzia bera areagotuko duena, komunitatea indartuko duena. Interneten berezko kultura-aniztasuna egiazkoagoa bilakatuko duena. Finean, munduan zehar barreiatua dagoen Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateari nazioarteko aitortza eskainiko dion ikur bat lortu nahi dugu: .eus domeinua. Hori da PuntuEus Elkartearen abiapuntua eta helburua.
Erronka horrek ordea, ibilbide luze bat eskatzen du. Ibilbide hori luzea izango da, baina ez da bidea asmatu behar. Duela hiru urte pasatxo sortu zen hizkuntza eta kulturak Interneten ikusgarri bilakatzeko lehen domeinua: .CAT, Hizkuntza eta Kultura Katalanaren Domeinua. Bidea, beraz, diseinatua dago. Eta diseinatua dagoelako, bide horretako lehen urratsak eman dira.
Euskararen eta euskal kulturaren Interneteko ikurra lortzeko ibilbidea, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateak egin behar du. Komunitateak egin beharreko bidea da. Modu
bateratuan egin behar duguna. .EUS Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen domeinua izango da. Aniztasuna da komunitate horren ezaugarri nagusia, eta euskara eta euskal kultura bere ardatza. Oraindik bide luzea geratzen zaigu. Ibilbide luzea da, beraz, hasi besterik egin ez duguna.
Eta hori da gaur hemen biltzen gaituen asmoa: PuntuEus Elkartearen aurkezpena. Ibilbide luze horretako lehen urratsa eman baitugu: Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea ordezkatuko duen PuntuEus Elkartea sortzea. PuntuEus Elkartea izango da .EUS domeinua lortzeko eskaria aurkeztuko duena eta, beraz, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea modu esanguratsuan ordezkatu behar du. Ordezkaritza horren abiapuntua da guretzat gaur hemen aurkezten dugun PuntuEus Elkartea. Hasiera bat da. Lehen elkartzea. Gaurtik aurrera eta .EUS domeinuaren eskaria aurkeztu arte, zabaldu eta zabaldu egin behar dugun elkartea da PuntuEus Elkartea.
2008ko apirilaren 2an eratu genuen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen baitako hamaika talde edota erakunde ezberdin elkartuta. Euskalgintza arlotik: Euskaltzaindia, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal Konfederazioa eta Euskal Idazleen Elkartea - Hegats. Hezkuntza arlotik: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Ikastolen Elkartea – Partaide IEP eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Eta azkenik, Internet eta komunikazioaren arloan: Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea, Internetikak, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea eta Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.
Esan bezala, hau hasiera bat besterik ez da. Duela ia urtebete eratu genuen PuntuEus Elkartea eta bere helburu bakarra .EUS domeinua lortzea da. Orain PuntuEus Elkartea zabaldu eta zabaldu ari gara. Denontzako lekua dago. Inor ez dago soberan. Ibilbidea luzea baina elkarrekin egitekoa baita. Beraz, gaurko aukera hau parte-hartzera gonbidatzeko baliatzen dugu.
Bukatzeko, bi aipamen. Batetik, PuntuEus Elkartearen aurkezpenak bigarren zati bat izango duela, gaur iluntzeko 20:00tan Durangoko Plateruenan egingo den jaialdian. Bestetik, eta
gaurtik aurrera, zuen eskura dituzue PuntuEus Elkartearen webgunea, www.puntueus.org, eta kontakturako posta-elektronikoa: info@puntueus.org.